Jakinduria 5:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Aspertu gabe ibili ginen gaiztakeri eta hondamen-bideetan,igaroezineko basamortuan zehar,Jaunaren biderik ezagutu gabe.

8. Zertarako balio izan digu geure harropuzkeriak?Zer onura ekarri digu harrotzeko bide genuen aberastasunak?

9. Itzala bezala desagertu da hori guztia,lasterka doan mezularia bezala;

10. edo itsasoko uhinak zeharkatzen dituen ontzia bezala:igaro eta arrastorik ez du uzten,ontzipeak ere ez lorratzik uhinetan;

11. edo airean hegan doan txoria bezala:ez du bere hegaldiaren aztarnarik uzten;bere hegoez zafla-zafla jotzen du aire arinaeta ziztu bizian airea urratzen eta bidea irekitzen hegaldaka,baina ez du igaro den seinalerik uzten;

12. edo jo-puntura jaurtitako gezia bezala:urratzen duen airea berehala elkartzen daeta ez dago haren nondik norakoa jakiterik.

13. Berdin-berdin gu ere: jaio orduko desagertueta ez dugu atzean bertute-arrastorik ere utzi,gaiztakerian ahitu ditugu indarrakĀ».

Jakinduria 5