Jakinduria 4:5-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Adarrak hautsi egingo zaizkio, sendotu baino lehen;haren fruituek ez dute balioko:jateko gordinegiak, ezertarako ez dira.

6. Legez kontrako harremanetatik jaioakgurasoen gaiztakeriaren lekuko izango dira judizioan.

7. Zintzoak, gazterik hilda ere, izango du atsedenik.

8. Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean,ez da neurtzen urteen kopuruaz ere;

9. gizakiarentzat benetako ile zuria zuhurtzia da,adin handia bizitza akats gabea.

10. Jainkoari atsegin izan zitzaion,eta hark maitatu egin zuen;bekatarien artean bizi zenez, Jainkoak eraman egin zuen

11. eta mundutik atera, gaizkiak adimena nahastueta engainuak arima lilura ez ziezaion.

12. Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu,eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.

13. Denbora laburrean heldutasunera iritsieta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.

14. Jaunak haren arima atsegin izan zuenez,bizkor atera zuen gaizkiaren erditik.Jendeak ikusi eta ez du ulertzen,ezta konturatu ere honako honetaz:

15. Jaunak onginahia eta errukia dituela bere aukeratuentzat,eta ardura bere fededunentzat.

16. Hildako zintzoak bizirik dirauten fedegabeak kondenatzen ditu,eta heldutasunera bizkor iritsitako gazteakgaiztoaren zahartzaro urtetsua.

17. Ikusiko du jendeak jakintsuaren azkena,baina ez du ulertuko Jaunak harekiko zuen asmoaeta zergatik eraman duen toki segurura.

Jakinduria 4