Jakinduria 2:20-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Heriotza lotsagarrira kondenatuko dugu,berorren esanetan, Jainkoa alde aterako baitzaio».

21. Horrela arrazoitzen dute fedegabeek,baina oker dabiltza,gaiztakeriak itsutzen baititu;

22. ez dituzte ezagutzen Jainkoaren asmo ezkutuak,ez dute jainkozaletasunari dagokion saririk espero,ez dute aintzat hartzen biziera akats gabeari dagokion ohorea.

23. Hilezkor izateko egin zuen Jainkoak gizakia,bere izatearen irudira egin zuen;

24. baina deabruaren inbidiaz sartu zen heriotza munduan,eta harenak direnek jasango dute.

Jakinduria 2