Jakinduria 2:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Oker arrazoituz, esaten diote elkarri:«Laburra eta tristea da gure bizitza;azkena iristean, ez dago ihesbideriketa, guk dakigula, inor ez da itzuli Hildakoen Egoitzatik.

2. Kasualitatez etorri ginen mundura,eta, gero, inoiz izan ez bagina bezala izango gara;gure arnasa kea besterik ez da,pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez.

3. Itzaltzean, gorputza hauts bihurtuko daeta espiritua haize iheskorra bezala desagertuko.

4. Denbora joan ahala, gure izena bera ere ahaztu egingo da,inork ere ez ditu gure egintzak gogoratuko;hodeiak baino arrasto gehiago ez du utziko gure bizitzak,eguzki-errainuek zulatu eta beroak desegindakobehe-lainoa bezala desagertuko da.

5. Itzala bezain iheskor da gure bizialdia,eta gure azkena ez dago atzeratzerik;erabakia dago ordua eta ezin dio inork ihes egin.

6. «Beraz, goza gaitezen oraingo ondasunez;goza gaitezen mundu honetaz sugartsu, gaztaroan bezala.

7. Mozkor gaitezen ardorik onenez eta lurrin gozoz,ez daitezela falta udaberriko loreak.

Jakinduria 2