Jakinduria 17:13-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. zenbat eta ziurtasun gutxiago izan barnean,are larriagoa izaten da oinazearen zergatia ez jakitea.

14. Herio Leize geldoaren barrunbeetatik sorturikogau benetan geldo hartan,loaldi berean murgildurik zeuden;

15. batetik, mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzteneta, bestetik, mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta,bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.

16. Egoera hartan eroritako edonorpreso gelditzen zen,burdin hesirik gabeko presondegian itxita;

17. laborari nahiz artzainnahiz bakarrean lanean saiatzen zen langilea izan,ustekabean harrapatuta, ezinbesteko patua jasaten zuen,

18. denak baitzeuden iluntasunaren katea berberaz loturik.Haizearen ziztu-hotsak,txorien kantu eztiak adar hostotsuetan,uraren doinu etengabeak bere isuri oldartsuan,

19. danbada-hotsak harkaitzak amiltzean,jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak,basapiztien orroak,mendiko zokoguneek itzularazitako oihartzunak,edozerk uzten zituen beldurrez mugiezinik.

20. Baina munduaren gainerakoa,argitasun distiratsuz argitua,bere zereginetara emana zegoen, eragozpenik gabe.

21. Egiptoarren gain bakarrik hedatzen zen gau astuna,hildakoan hartuko zituen ilunpearen irudi;halere, beren buruak zituzten haiek ilunpeak baino astunago.

Jakinduria 17