Jakinduria 17:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. zenbat eta ziurtasun gutxiago izan barnean,are larriagoa izaten da oinazearen zergatia ez jakitea.

14. Herio Leize geldoaren barrunbeetatik sorturikogau benetan geldo hartan,loaldi berean murgildurik zeuden;

15. batetik, mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzteneta, bestetik, mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta,bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.

16. Egoera hartan eroritako edonorpreso gelditzen zen,burdin hesirik gabeko presondegian itxita;

Jakinduria 17