12. beldurra ez baita beste ezerarrazoiaren laguntzak ukatzea baino;
13. zenbat eta ziurtasun gutxiago izan barnean,are larriagoa izaten da oinazearen zergatia ez jakitea.
14. Herio Leize geldoaren barrunbeetatik sorturikogau benetan geldo hartan,loaldi berean murgildurik zeuden;
15. batetik, mamu itxuragabeek pertsegitzen zituzteneta, bestetik, mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta,bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.
16. Egoera hartan eroritako edonorpreso gelditzen zen,burdin hesirik gabeko presondegian itxita;
17. laborari nahiz artzainnahiz bakarrean lanean saiatzen zen langilea izan,ustekabean harrapatuta, ezinbesteko patua jasaten zuen,
18. denak baitzeuden iluntasunaren katea berberaz loturik.Haizearen ziztu-hotsak,txorien kantu eztiak adar hostotsuetan,uraren doinu etengabeak bere isuri oldartsuan,
19. danbada-hotsak harkaitzak amiltzean,jauzika zihoazen animalien lasterketa ikusezinak,basapiztien orroak,mendiko zokoguneek itzularazitako oihartzunak,edozerk uzten zituen beldurrez mugiezinik.
20. Baina munduaren gainerakoa,argitasun distiratsuz argitua,bere zereginetara emana zegoen, eragozpenik gabe.