8. Horrela erakutsi zenien gure etsaieizu zarela gaitz orotatik libratzen duena.
9. Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren,bizirik jarraitzeko sendagairik aurkitu gabe,ongi merezia baitzuten halako zigorra;
10. zure seme-alabak, ordea,suge pozoitsuen hortzek ere ezin izan zituzten hil,zeure errukiaz lagundu eta sendatu baitzenituen;
11. hozkada haiek, berehalaxe osaturik,zure aginduak gogorarazten zizkieten,ez zitzaten zeharo ahantz eta zure mesederik gabe gelditu;
12. ez ziren, ez, belarrez edo ukenduz sendatu,baizik eta dena sendatzen duen zure hitzaz, Jauna.
13. Zuk, biziaren eta heriotzaren gain aginpidea duzunez,Hildakoen Egoitzara jaitsarazten duzu,baita irtenarazten ere handik;
14. gizakiak, berriz, bere gaiztakeriaz hil badezake ere,ezin du itzularazi joan den arnasa,ezta askatu ere Hildakoen Egoitzan preso dagoen arima.
15. Ezinezkoa da zure ahalmenari ihes egitea.
16. Ezagutu nahi ez zintuzten fedegabeakzure esku indartsuak zigorkatu zituen,ezohiko euri-jasak eta kazkabarrak,ekaitz suntsitzaileak pertsegitu zitueneta suak irentsi;
17. eta harrigarriena:dena itzaltzen duen uraz, sua indartu egiten zen,naturak zintzoen alde jokatzen baitu.