18. Batzuetan sugarrak baretu egiten zirenfedegabeen kontra bidalitako animaliak ez erretzeko;horrela, haiek ikusiz, kontura zitezenJainkoaren epaia zela pertsegitzen zituena;
19. beste batzuetan, ordea, uraren erdian ere,suak berez duena baino indar handiagoa hartzen zuten sugarrek,lurralde bidegabe hartako uztak suntsitzeko.
20. Zeure herria, ordea, aingeruen ogiaz janaritu zenuen;hark nekatu beharrik izan gabe,aurrez prestaturiko ogia eman zenion zerutik,zapore askotakoa, guztientzat atsegingarria.
21. Zure elikagai honek zeure seme-alabenganakoduzun gozotasuna azaltzen zuen,jaten zuenaren gurarira egokitzen baitzen,eta bakoitzak zer nahi, hura bihurtzen.
22. Elurraren edo izotzaren antzeko izan arren,urtu gabe jasaten zuen sua.Horrela ulertu behar zuten israeldarreksuak, kazkabar artean gartsu eta euripean txinpartatsu,etsaien uztak suntsitzen zituela;
23. baina su berberak zintzoak janaritu zituela,berezko suntsipen-indarra ahaztuz.
24. Kreazioa zure, beraren egile zaren horren, zerbitzura dago:uztaia bezala tenkatzen da bidegabeak zigortzeko,eta lasaitu egiten, zuregan uste on dutenei mesede egiteko.
25. Horregatik, orduan ere aldaketa guztietara egokituz,denak elikatzen zituen zure dohainaren zerbitzura zegoen,beharrean zirenak, nor bere gurariaren arabera, janarituz.
26. Horrela erakusten zenien, Jauna, zeure seme-alaba maiteei,ez direla lurreko emaitzak gizakia elikatzen dutenak,baizik eta zure hitzak mantentzen dituelazuregan sinesten dutenak.
27. Suak suntsitzen ez zuen janari huraeguzki-izpi labur batek urtzen zuen;
28. horrela, argi uztekoeguzkia baino lehen jaiki behar dela zuri eskerrak emateraeta eguna argitu baino lehen behar dela otoitz egin.
29. Esker txarrekoaren itxaropena neguko antzigarra bezala urtuko da,eta ezertarako behar ez den urak bezala ihes egingo.