Jakinduria 16:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Horregatik, antzerako animalien bidezeman zenien egiptoarrei merezitako zigorra,eta piztia ugariren bidez oinazetu zenituen.

2. Baina zeure herriari, Jauna,zigorraren ordez mesede egin zenion:jangura bizia asetzeko,ezohiko elikagaia prestatu zenion: galeperrak.

3. Horrela, oso gose izan arren,Jainkoak kontra bidalitako piztien itxura nazkagarriagatikegiptoarrek jateko gogoa zeharo galtzen zuten bitartean,zure herrikoek, gosealdi labur baten ondoren,ezohiko elikagaia hartu zuten.

4. Bidezkoa zen zapaltzaileek gosete gorria jasatea,eta zure herrikoek, berriz,etsaiek zer-nolako oinazea izan zuten ulertzeko adinakoa.

5. Piztia amorratu eta beldurgarriak zutarren gain jausieta suge makurren hozkadaz hiltzen zirenean ere,ez zuen zure haserreak azkena arte iraun.

6. Eskarmentu gisa aldi labur batez izutu zenituen,baina bazuten salbazio-ikur bat ere,legearen agindua oroitarazten ziena:

7. harengana itzultzen zena onik ateratzen zen,ez ikusitako irudiari esker,zuri, guztion Salbatzaile horri, esker baizik.

8. Horrela erakutsi zenien gure etsaieizu zarela gaitz orotatik libratzen duena.

9. Egiptoarrak larrapoteen eta eulien sastadaz hil ziren,bizirik jarraitzeko sendagairik aurkitu gabe,ongi merezia baitzuten halako zigorra;

10. zure seme-alabak, ordea,suge pozoitsuen hortzek ere ezin izan zituzten hil,zeure errukiaz lagundu eta sendatu baitzenituen;

11. hozkada haiek, berehalaxe osaturik,zure aginduak gogorarazten zizkieten,ez zitzaten zeharo ahantz eta zure mesederik gabe gelditu;

Jakinduria 16