2. Horregatik, pixkanaka-pixkanakazentzarazten dituzu errudunak,zertan bekatu egiten duten gogoraraziz zuzentzen dituzu,gaizkitik urrundu eta zuregan sinets dezaten, Jauna.
3. Horrela jokatu zenuenzeure lur santuko antzinako biztanleekin ere;
4. gorroto izan zenien beren jokaera ezin higuingarriagoagatik:aztikeria eta erritu gaitzesgarriak zituzten,
5. ankerki sakrifikatzen zituzten haurraketa oturuntzak egiten giza haragi eta odolez;ezkutuko erlijio-elkarteetako partaide haiek,
6. umetxo babesgabeen guraso hiltzaile haiek,gure arbasoen bidez suntsitzea erabaki zenuen,
7. guztien artean estimatuena duzun lurralde honekbertan bizitzeko duin zirenJainkoaren seme-alaben herria har zezan.
8. Baina haiekin ere, gizakiak zirenez,bihozbera izan zinen,eta, zure gudarostearen abangoardia gisa,liztorrak bidali zenizkien,pixkanaka-pixkanaka baizik ez suntsitzeko.
9. Erraza zen zuretzat fedegabeak zintzoen esku uzteaedo basapiztien edo agindu zorrotz baten bidezbat-batean suntsitzea;