Jakinduria 10:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Bere zerbitzariak, ordea,estualdi guztietatik libratu zituen jakinduriak.

10. Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoabide erosotik gidatu zuen jakinduriak;Jainkoaren erregetza erakutsi zioneta errealitate santuak ezagutzera eman;arrakasta eman zion bere nekeetaneta lanaren emaitzak ugaldu;

11. zapaltzaileen gutiziatik zaindueta aberastasunez bete zuen jakinduriak;

12. etsaiengandik gordeeta tranpak jartzen zizkiotenengandik babestu zuen;borroka gogorrean garaipena eman zion,jainkozaletasuna beste ezer baino ahaltsuagoa dela jakin zezan.

13. Saldua zuten gizon zintzoaez zuen bertan behera utzi jakinduriak,baizik eta bekatuan erortzetik libratu zuen;

14. berarekin jaitsi zen putzuraeta ez zuen ahaztuta utzi presondegian;azkenik, errege-makila eskuratu zioneta menpean eduki zutenen gain agintea eman;argira atera zituen iraindu zutenen gezurraketa betiko ospea eman zion berari.

Jakinduria 10