5. Espiritu santu hezitzaileak ihes egiten dio engainuari,urrundu egiten da gogoeta zentzugabeen aurrean;bidegabekeria agertzean, salatu egiten dute.
6. Jakinduria gizakia maite duen espiritua da,baina ez du zigor gabe uzten gaizki-esalea;Jainkoak ikertzen du gizakiaren barrua,zehatz aztertzen du beronen pentsamenduaeta esaten duen guztia entzuten.
7. Jaunaren espirituak lurra betetzen dueta, gauza guztiak elkarbiltzen dituenez,hots guztiak ezagutzen ditu.
8. Horregatik, zuzengabe mintzo den inorez da oharkabean geldituko,justizia salatzaileak ez dio barkatuko.
9. Zorrotz aztertuko dira fedegabearen asmoak,beronen hitzen berri Jaunarenganaino iritsiko daeta beronen egintza gaiztoen froga izango.
10. Izan ere, jeloskorraren belarriak den-dena entzuten du,marmarren xuxurlariek ere ez diote ihes egiten.
11. Gorde zaitezte alferrikako marmarretik,eutsi mihiari eta ez jardun gaizki-esaka,ez baita ondorio gabea izaten ezkutuan esandakoa ere,eta kalumniatzen duen ahoak hil egiten du.