10. Izan ere, jeloskorraren belarriak den-dena entzuten du,marmarren xuxurlariek ere ez diote ihes egiten.
11. Gorde zaitezte alferrikako marmarretik,eutsi mihiari eta ez jardun gaizki-esaka,ez baita ondorio gabea izaten ezkutuan esandakoa ere,eta kalumniatzen duen ahoak hil egiten du.
12. Ez erakarri heriotza zeuen bizitza okerbideratuz,ez zeuenganatu hondamendia zeuek egindakoaz.
13. Jakin, ez duela Jainkoak heriotza egin,bizidunak galtzea ez duela atsegin.
14. Izan eta irauteko egin ditu hark gauza guztiak;munduko izakiak osasunez beteak daude,ez dute beren baitan pozoi hilgarririketa Herioak ere ez du munduan aginterik,
15. hilezkorra baita zuzentasuna.