Isaias 9:6-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Gero eta zabalagoa izango daharen agintaritza,azkengabea bakea.Daviden tronuan izango da errege,eta justizia eta zuzenbideaizango dira haren erregetzarenoinarri eta sostengu,oraindanik eta betiko.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuakegingo du hori.

7. Zigor-mezua zuzendu die JaunakJakoben ondorengoei,Israelgo erresumaridatorkio gainera.

8. Israel herri osoak,Samarian bizi diren guztiekizango dute horren berri.Honela baitziotenharro eta puzturik:

9. «Adreiluzko etxeak erori badira,harlanduzkoak egingo ditugu.Piku-habeak bota badituzte,zedrozkoak jarriko dituguhaien ordez».

10. Baina Jaunak etsaiak xaxatu dizkioeta aurka altxarazi:

11. siriarrak ekialdetik,filistearrak mendebaldetik.Ahoa betean irentsi dute Israel.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

12. Baina herria ez zenzigortzen zuenarengana bihurtu;Jaun ahalguztiduna bilatzenez ziren lehiatu.

Isaias 9