Isaias 9:17-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Gar bizian ari da gaiztakeria,sua sasi eta lahar artean bezala;hartuak ditu denak,suak txaradia bezala,kea kiribilean gorantz doala.

18. Jaun ahalguztidunaren haserreaz,sutan dago lurraldeaeta suaren menpe herria.Ez dio inork inori bizia barkatzen:

19. eskuinaldetik horzkada,eta hala ere gose;ezkerraldetik jan, eta ezin ase.Bakoitzak bere ondokoadu jaten.

20. Manasesek Efraim irensten dueta Efraimek Manases,eta biak elkar harturikJudaren aurka doaz.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

Isaias 9