1. Ilunpetan zegoen herriakargi handia ikusi du.Itzalpean bizi zireneiargiak egin die distira.
2. Poz bizia sortu diezu,alaitasun handia eman.Pozik daude zure aurrean,uzta biltzean bezain pozik,harrapakinak banatzean bezain alai.
3. Apurtua baituzu lepoan zeramatenuztarri astuna,zapaltzailearen aginte-makila,Madiango gudarosteaapurtu zenuen bezalaxe.
4. Lurra danbadaka zapaltzen zutengudari-botaketa odolez zikinduriko jantziaksuak erreko ditu eta irentsiko.