5. Atzerriko jendea zerbitzariizango duzue:zuen artaldeak zainduko dituzte,nekazari eta mahastizainizango dituzue.
6. Zuei, berriz,«Jaunaren apaiz» deituko dizuete,«Gure Jainkoaren zerbitzari»esango.Beste nazioen ondasunezgozatuko zarete,haien aberastasunez hornituko.
7. Jaunak dio:«Lotsaizuna ugari eta laidoajasan behar izan dituztenez,aberastasuna ugari izango duteberen herrialdeaneta amaigabeko poza eskuratuko.
8. Nik, Jaun honek,zuzenbidea dut maite,lapurreta eta bidegabekeria gorroto.Leialki emango diet sariaeta betiko ituna egingo beraiekin.
9. Haien ondorengoakospetsu izango diranazio eta herrien artean;ikusiko dituzten guztiekaitortuko dutenik, Jaun honek,bedeinkaturiko herria direla».