Isaias 57:3-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Jaunak dio:«Etorri hona, zuek, sorginkumeok,adulteriogileeta prostituziozale zaretenok:

4. Nori egiten diozue barre?Noren kontra zabaltzen duzue ahoaeta luzatzen mihia?Ez zarete, bada, zeuek erebekatukume eta sasi-umealdi?

5. Edozein haritzeta zuhaitz handiren azpianberotzen zarete lizunkeriatan;erreka ondoko haitzarteetanhiltzen dituzue umeak oparitzat.

6. Israel, erreka ondoko harri leunak,zeure kultugai izan dituzunak,horiexek izango dituzu zorigaitz.Horiei eskaini dizkiezuisur- eta labore-opariak.Eta horrek baretu behar ote dunire haserrea?

Isaias 57