4. Baina gure gaitzakhartu zituen bere gain,gure oinazeen zama jasan.Guk, berriz,Jainkoak zauritu zuela uste genuen,Jainkoak zigortueta atsekabetu zuela.
5. Baina gure errebeldiengatikzulatu zuten,gure erruengatik birrindu;berak jasan zuenguretzat salbagarriizango zen zigorra:haren zauriek sendatu gintuzten.
6. Ardiak bezala genbiltzan galdurik,bakoitza geure bidetik,eta Jaunak haren gain bota zuengu guztion errua.
7. Gaizki tratatu zuten,eta bera apaldu egin zen,ahorik zabaldu gabe;hiltzera daramatenarkumeak bezala,moztaileen aurrean isilik dagoenardiak bezala,ez zuen ahorik zabaldu.
8. Gogorkeriaz eta bidegabezeraman zuten;baina haren zoria nori axola?Bizidunen lurretik kanporaatera zuten,bere herriaren errebeldiagatik jota.
9. Gaiztoekin batera hilobiratu zuten,gaizkileekin eman zioten lur,nahiz eta berakbidegabekeriarik ez egineta haren ahoanmaltzurkeriarik ez izan.