Isaias 49:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Entzun, itsas herriok,adi egon, urrutiko naziook.Jaio aurretik izan ninduengogoan Jaunak,amaren sabelean nengoela,neure izenez deitu.

2. Ezpata zorrotz bihurtu zidan mihia,bere eskupean babestu ninduen;gezi zorrotz ninduen bihurtueta geziontzian gorde.

3. Esan zidan:«Zu zara nire zerbitzaria, Israel,zure bidez agertuko dutneure ospea».

4. Ni, berriz,hau ari nintzen pentsatzen:«Alferrik nekatu naiz,hutsean eta zertarako gabeakitu ditut indarrak».Baina Jaunaren eskuetan zegoennire eskubidea,nire Jainkoaren eskuetannire lansaria.

Isaias 49