Isaias 46:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Lepoan harturik eramaten dute;gero, bere lekuan kokatueta hantxe gelditzen da,inora mugitu gabe.Deiadar egiten badiote ere,ez du erantzuten,ez du inorbere larrialditik salbatzen.

8. «Egin gogoeta eta izan kementsu!Errebeldeok, hartu arreta,

9. gogoratuantzinatik gaurdaino gertatuak.Neu naiz Jainkoa, ez da besterik;neu Jainkoa, ez da ni besterik.

10. Hasieratik iragarri dut etorkizuna,lehendanikoraindik gertatzekoa dena.Hauxe diot:“Nire egitasmoa beteko da,nik nahi guztia burutuko dut”.

11. Ekialdetik dei egin diot gizon bati,urrutiko herrialdetik:hegazti harrapariaren antzera etorrieta nire egitasmoa beteko du.Hala esan dut eta hala gertaraziko,hala erabaki eta hala egingo.

12. Entzun niri, burugogorrok,askapena urruti dela uste duzuenok:

13. gertatzear da nire askapen-ekintza,nire salbamena ez da luzatuko.Salbamena ekarriko diot Sioni,neure ospea emango Israeli.

Isaias 46