Isaias 45:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Israel neure zerbitzariaren onerako,Jakob, neuk aukeraturikoherriarengatik,deitu zaitut zeure izenezeta ohorezko eginkizuna ezarri,ezagutzen ez nauzun arren.

5. Neu naiz Jauna, ez da besterik;ez da ni beste jainkorik.Aginpidez jantzi zaitut,ezagutzen ez nauzun arren,

6. ekialdetik mendebalderajakin dezatenez dela inor ni besterik.Neu naiz Jauna, ez da besterik.

7. Neu naiz argiaren egileaeta ilunpearen sortzailea,neu zorionaren egileaeta zoritxarraren sortzailea:neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!

8. «Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,isuri garaipena, hodeiok,euria bezala!Har beza lurrak zabalik:sor bedi salbamena,erne justizia harekin batean!Nik, Jaunak, egin dut hori guztia».

9. Zoritxarrekoa,lurrontzi hutsa izanik,bere egilearekin eztabaidanhasten den gizakia!Buztinak buztinlariari esango ote:«Zertan ari zara?»,edota «Zure ontziak ez duheldulekurik»?

Isaias 45