Isaias 30:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Hautsi eta erabat txikitzen denbuztinezko pitxerrarena bezalakoaizango da zuen hondamena:su-bazterretik ilintianahiz putzutik uraateratzeko adinako puskarikez zaio gelditzen».

15. Hau dio Jainko Jaunak,Israelen Jainkoak:«Geldi eta lasai egoteada zuen salbabidea;patxada eta konfiantza,zuen indarra».Ez duzue, ordea, hala nahi izan,

16. baizik eta esan duzue:«Ez, zaldiz egingo dugu ihes».Bai horixe, beharko egin ihes!Eta zuek areago:«Gurdi bizkorrak hartuko ditugu».Zuen pertsegitzaileakbai izango direla bizkor!

17. Etsai bakar batek mehatxu egin,eta zuetako milaka ihesi.Bostek bakarrik mehatxu,eta den-denok ihesi.Azkenean,mendi-gailurrean utzitakobandera-kirtenaeta tontorrean utzitakoguda-bandera bezain bakangeldituko zarete.

18. Hala ere, zuei barkatzeko begira,errukia agertzeko prest dago Jauna,Jainko zuzena baita.Zoriontsuakharengan itxaron dutenak!

Isaias 30