Isaias 25:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jauna, zu ene Jainkoa:goresten zaituteta zure izena dut ospatzen,burutu baitituzuzeure egitasmo miragarriak,zeuk aspalditik leial finkatuak.

2. Hiria harri-pila bihurtu duzu,gotorlekua hondamendi;atzerritarren gazteluak lur jo du,eta inork ez du berriro jasoko.

3. Horregatik,ohore ematen dizu herri ahaltsuak,begirune dizujende ankerreko hiriak.

4. Indargabearentzatbabesleku izan zara,behartsuarentzatlarrialdian babesleku:ekaitzean aterpe,sargorian gerizpe.Izan ere, jende ankerraren erasoaekaitza hormaren kontra bezala da,

5. lurralde lehorrean sargoria bezala.Zuk mututu duzuatzerritarren zalaparta-hotsa;lainoaren itzalak beroa bezala,hala ito dituzujende ankerraren oihuak.

6. Sion mendian, Jaun ahalguztidunakotordu oparoa emango dunazio guztientzat,janari gozo mamitsuz,ardo zahar bikainez.

Isaias 25