4. Orain, bada, hau diotsuet:Ez jardun ni kontsolatu nahiannire herriaren hondamendiagatik;uztazue saminki negar egiten.
5. Zorigaiztoko eguna baita,hondamen- eta larritasun-eguna,Jainko Jaun ahalguztidunak bidalia.Ikuskari-haraneanharresiak lurrera,garrasiak mendiraino.
6. Elamdar gudariakzaldi eta gurdietan datoz,prest dituzte geziak;babeskiak atera dituzte kirtarrek.
7. Zure haranik ederrenakguda-gurdiz estaliak,zaldizko gudariak hiri aurreanerasorako prest.
8. Defentsa gabe gelditu da Juda.Zurezko Zutabeen Etxekoarmategira jo duzue orduan;
9. jabetu zarete zenbateraino daudenpitzatuak Daviden Hiriko harresiak;barreneko urtegianura bildu duzue.
10. Jerusalemgo etxeen zenbaketa egineta batzuk bota egin dituzue,harresiak gogortzeko.