7. Egon bedi erne, argi eta erne,ea ikusten duenbi zaldiko gurdiren bat,eta jendea asto gaineannahiz gamelu gainean».
8. Begiraleak oihu egin zuen:«Hemen nago, Jauna,egun osoan neure tokian,eta gauez ereneure guardia-postuan erne.
9. Eta horra non datorren gizon batbi zaldiko gurdi gainean.Hau dio ozenki:“Erori da Babilonia, erori da!Haren jainko-irudi guztiaklurrean gelditu dira apurtuta” ».
10. Ene herri, garia larrainean bezalajo zaituzten hori,hona hemen Jaun ahalguztidunari,Israelen Jainkoari, entzuneta zuri iragartzen dizudan berria.
11. Edomen aurkako mezua.Norbaitek Seirtik oihu:«Begirale, noiz arte gaua?Begirale, noiz arte gaua?»
12. Eta begiraleak erantzun:«Egunsentia badator,baina gaua ere bai berriro.Oraindik galdetu nahi baduzue,etorri berriz ere, eta galdetu».