1-2. Babiloniaren aurkako mezua. Ikaragarria Jainkoak agertu didana:hor dator basamortutik,lurralde beldurgarritik,Negev aldean sortzen direnhaize-zurrunbiloen antzera,traidorea traizio eginez,hondatzailea hondamena zabalduz.Egin eraso, elamdarrok!Setiatu hiria, mediarrok!Jainkoak isilarazten ditu aieneak!
3. Hori dela eta, dardara batean nago,minez josia,erdiminetan dagoenemakumea bezala.Entzuteak ere larritzen nau,ikusteak izutzen.