Isaias 14:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Zeure neke eta nahigabeen ondoren eta jasan duzun morrontza gogorraren ondoren, Jaunak atseden emango dizunean, Israel,

4. honako irri-kanta hau abestuko diozu Babiloniako erregeari:«Horra zertan den zapaltzailea!Horra zertan denharen harrokeria!

5. Hauts egin du Jaunakgaizkileen aginte-makila,zapaltzailearen nagusigoa.

6. Honek herriakamorruz jotzen zituen,aspertu gabe jo ere;nazioak suminez zapaltzen zituen,etengabe pertsegituz.

7. Lasai eta bakeandago orain lurraldea,pozez oihu dagi.

Isaias 14