20. Ez duzu, hil eta gero,beste erregeen zoria izango,zeure lurraldea hondatu baituzueta zeure herriko jendea hil.Zure, gaizkile horren,ondorengotzakez du luzaroan iraungo.
21. Presta zaitezte, bada,haren seme-alabak hiltzeko;gurasoek egindakogaiztakeriengatikbehar dute hil,sekula berriz altxaeta lurraldeaz jabe ez daitezen,mundua berriro hirizbete ez dezaten».
22. Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Haien aurka ekingo diot,Babiloniaren izena eta aztarna,hazia eta ondorengotzaezabatuko ditut.
23. Erratza pasatuko dioteta guztiz erraustuko;zingira eta triku-leku bihurtuko dut».Jaun ahalguztidunak esan du.
24. Honela egin du zinJaun ahalguztidunak:«Nire egitasmoakburutu egingo dira,nire erabakiak bete.
25. Asiria neure lurralde Israelenbirrinduko dut,neure mendietan zapalduko.Kenduko zaio haren uztarrianire herriari,eroriko haren zama bizkarretik.