9. Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix,Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko?
10. Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzendituzten herriak,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;
11. Samariarieta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?” »
12. Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.
13. Izan ere,honela dio Asiriako erregeak:«Neure indarrez egin duthori guztia,neure trebeziaz, argia bainaiz.Herrien arteko mugakezabatu ditut,haien ondasunak harrapatueta, gudari ausartaren gisa,erregeak eraitsi.