Isaias 10:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zoritxarrekoakzuzengabeko legeak emateneta jasanezineko dekretuakidazten dituztenak!

2. Jende xehearizuzenbidea ukatzen dioteeta dohakabeei eskubideak kentzen;alargunak larrutzen dituzteeta umezurtzak zurrupatzen.

3. Zer egingo ote duzuekontuak hartzeko egunean?Zer, hondamena urrutitiketortzen ikustean?Norengana jo laguntza eske?Non gorde ondasunak?

4. Preso joan beharko duzue,makurturik,edota gerran erori hilda.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu,luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

5. Honela dio Jaunak:«Zoritxarrekoa Asiria,eskuan dudan sumin-zigor hori!

6. Herri sinesgabearen aurkabidaltzen dut,haserretu ninduen herriaren aurka,lapurretara eta harrapaketara,hura kaleetako lokatza bezalazapaltzera.

7. Baina oso bestelako asmoakditu Asiriak buruan:suntsitzea du asmo,herri asko birrintzea.

8. Hona zer dioen:“Nire gudalburuak ez al diraerregeen pareko?

9. Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix,Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko?

10. Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzendituzten herriak,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;

11. Samariarieta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?” »

12. Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.

Isaias 10