Irteera 40:21-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Ondoren, egoitzara eraman zuen kutxa eta errezela ezarri itun-kutxa estaltzeko, Jaunak agindu bezala.

22. Gero, mahaia jarri zuen elkarketa-etxolaren barnean, egoitzaren iparraldetik, errezelaz kanpo.

23. Mahai gainean Jaunari eskainiriko ogia jarri zuen, Jaunak agindu bezala.

24. Argimutila ere elkarketa-etxolaren barruan ezarri zuen, mahaiaren aurrez aurre, egoitzaren hegoaldera.

25. Eta kriseiluak piztu zituen Jaunaren aurrean, beronek Moisesi agindu bezala.

Irteera 40