Irteera 39:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Gero, efodaren sorbalda-babeskietan ipini zituzten, israeldarren oroigarri gisa, Jaunak Moisesi agindu bezala.

8. Epaiketarako bularrekoa artelanez egin zuten, efodaren gai berak erabiliz: urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua.

9. Bitan tolestatua zegoen eta karratua zen: hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal.

10. Lau errenkada-harribitxiz estali zuten: lehen errenkadan, kornalina, topazioa eta esmeralda;

11. bigarrenean, errubia, zafiroa eta beriloa;

12. hirugarrenean, opaloa, agata eta amatista,

Irteera 39