Irteera 39:23-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. erdian buruarentzat zuloa zuen, eta zuloaren inguru-ertza bular-oskola bezain urraezina.

24. Mantuaren barreneko ertza purpura more, gorri eta gorriminezko granadaz apaindu zuten.

25. Urre garbizko txilinak ere egin zituzten, eta mantuaren inguru-ertz guztian granadekin tartekatu:

26. txilinak eta granadak, txandaka; liturgi zerbitzurako erabiltzen zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

27. Aaronentzat eta beronen semeentzat tunikak egin zituzten liho finez ehunduak;

28. baita liho finezko buruzapi eta kapela apainduak ere, eta liho-hari bihurrituzko galtzak;

29. gerrikoa purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordatua zen, Jaunak Moisesi agindu bezala.

Irteera 39