Irteera 37:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Betzalelek akazia-zurezko kutxa egin zuen: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze, hirurogeita hamabost zentimetro zabal eta beste hainbeste gora.

2. Urre garbiz urreztatu zituen barne eta kanpoaldeak, eta urrezko hegala ezarri zion inguru guztian.

3. Urrezko lau eraztun urtu zituen kutxaren lau oinentzat, bi eraztun albo baterako eta bi besterako.

Irteera 37