Irteera 35:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Israeldarren elkarte osoa aldendu egin zen Moisesengandik.

21. Emateko borondatea zuten bihotz-zabaleko israeldar guztiek Jaunarentzat oparia ekarri zuten, elkarketa-etxola eraikitzeko, hango zerbitzu eta jantzi sakratuetarako.

22. Etorri ziren bihotz-zabaleko gizon-emakumeak eta urrezko bitxiak ekarri zituzten, katetxoak, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak: urrezko bitxiok Jaunari aurkeztu zizkioten, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

23. Purpura more, gorri eta gorrimina, liho fina, ahuntz-ilea, gorriz tindaturiko ahari-larruak edo larru finak zeuzkatenek ekarri egin zituzten.

Irteera 35