Irteera 31:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. elkarketa-etxola, itun-kutxa, kutxa gaineko estalkia, etxolako tresneria,

8. mahaia bere tresnekin, urre garbizko argimutila bere tresna guztiekin, intsentsu-aldarea,

9. erre-oparien aldarea bere tresnekin, uraska bere oinarekin,

10. zeremonietarako jantziak, Aaron apaizarentzat jantzi sakratuak eta beronen semeen apaiz-zerbitzurako jantziak,

11. gantzuketa-olioa eta santutegirako intsentsu usaintsua. Nik zuri agindutakoaren arabera egingo dute guztia».

12. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

Irteera 31