7. Bi sorbalda-babeski izango ditu, bi ertzetatik lotzeko.
8. Ertzak lotzeko xingola efodari atxikia egongo da, eta urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz egina.
9. Hartu gero bi onize harri eta zizelkatu haietan Israelen hamabi semeen izenak,
10. zaharrenetik gazteenera, sei izen harri batean eta sei bestean.