Irteera 28:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jantziok egiteko, urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua erabiliko dituzte.

6. «Efoda, urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain bordaturik egingo dute.

7. Bi sorbalda-babeski izango ditu, bi ertzetatik lotzeko.

8. Ertzak lotzeko xingola efodari atxikia egongo da, eta urrez, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz egina.

9. Hartu gero bi onize harri eta zizelkatu haietan Israelen hamabi semeen izenak,

10. zaharrenetik gazteenera, sei izen harri batean eta sei bestean.

Irteera 28