Irteera 26:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Egin egoitza liho-hari bihurrituz eta purpura more, gorri eta gorriminez eginiko hamar zapiz, eta bordatu horietan apain izaki hegaldunak.

2. Zapi guztiak neurri berekoak izango dira: hamalau metro luze eta bi metro zabal.

3. Josi zapiak elkarri bosnako bi sailetan,

4. eta ipini purpura morezko lokarriak bi zapi-sailen ertzetan:

5. berrogeita hamar lokarri ertz bakoitzean, alde batekoak bestekoei egokituz.

6. Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko, egoitza osoak bata egin dezan.

Irteera 26