Irteera 19:10-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz eta garbikuntza egin dezala herriak gaur eta bihar: garbi ditzatela arropak

11. eta egon daitezela prest etzirako, orduan jaitsiko bainaiz ni, Jaun hau, Sinai mendira, herri osoaren aurrean.

12. Ezarri mugak mendi inguruan eta esaiozu herriari ez igotzeko mendira, ezta hurbildu ere maldara: mendira hurbiltzen denak heriotza-zigorra izango du.

Irteera 19