Irteera 16:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Aaron mintzatzen ari zitzaiela, denek basamorturantz begiratu zuten, eta hara non ikusten duten Jauna, aintzaz beterik, hodei batean agertzen.

11. Jaunak esan zion Moisesi:

12. «Aditu dut israeldarren marmarra. Esaiezu: Ilunabarrean okela jango duzue, eta bihar goizean ogiz aseko zarete. Honela jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa».

13. Arratsaldean, galeperrak heldu ziren eta kanpaleku osoa estali zuten; biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan.

14. Ihintza desagertu zenean, antzigarraren itxurako zerbait, xehea eta garautsua, gelditu zen lur gainean.

Irteera 16