Irteera 15:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau abestu zuten Jaunaren omenez:«Jaunaren omenez abestuko dut,egundoko garaipena lortu baitu,nola zaldiak hala zaldunakitsas hondora amilduz.

2. Jaunari diot abesten,bera dut indar, bera salbatzaile.Neure Jainkoa dut: gorespen hari!Neure aitaren Jainkoa:goraipatua bedi!

3. Gudari da Jauna,Jauna du izena.

Irteera 15