Irteera 10:22-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Altxatu zuen, bada, Moisesek eskua zerurantz eta Egipto osoa ilundu zen; hain zen itxia ilunpea,

23. ezen hiru egunez ezin izan baitzuten elkar ikusi, ezta nor bere tokitik mugitu ere. Israeldarrek, ordea, argia zuten beren bizilekuetan.

24. Orduan, faraoiak Moisesi dei egin eta esan zion:—Zoazte zeuen Jauna gurtzera. Haurrak ere eraman ditzakezue; abere-taldeak bakarrik utziko dituzue hemen.

Irteera 10