Irteera 1:13-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. esklabotza gogorra ezarri zieten

14. eta bizimodu garratza eginarazi, lan astunetara behartuz: buztinez adreiluak egin behar zituzten eta era guztietako soro-lanak. Lan guztiok gogorkeriaz ezarri zizkieten.

15. Hebrearrek bi emagin zituzten, Xifra eta Pua. Egiptoko erregeak

16. esan zien:—Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea: mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.

17. Baina emaginek Jainkoari begirune izan eta ez zuten erregeak agindua bete, baizik eta mutikoak ere bizirik uzten zituzten.

18. Orduan, erregeak deitu eta esan zien:—Zer dela-eta uzten dituzue mutikoak bizirik?

19. Emaginek erantzun zioten:—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.

20. Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu.

Irteera 1