1. Hau da esaten ari garenaren gailurra: hain handia da gure apaiz nagusia, ezen Jainko handiaren eskuinaldean eseria baitago zeruan,
2. eta bere apaiz-zerbitzua Jainkoak egindako benetako santutegian betetzen du, eta ez gizakiek egindako itun-etxolan.
3. Edozein apaiz nagusi emaitzak eta opariak eskaintzeko jarria dagoenez, Jesusek ere zerbait eskaini behar zuen.
4. Mundu honetan Jesus ez litzateke apaiz ere izango, hor baitaude Moisesen legearen arabera opariak eskaintzen dituzten apaizak.