Hebrearrei 7:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Abrahamek guduan harrapatutako guztiaren hamarrenak eman zizkion orduan. Alde batetik, Melkisedek izenak «Justizi errege» esan nahi du; eta, bestetik, Salemgo errege zen, hau da, «Bake-errege».

3. Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.

4. Zenbaterainokoa ez ote zen Melkisedek, gure arbaso Abrahamek berak guduan harrapaturiko gauza hoberenen hamarrenak eman baitzizkion!

5. Moisesen legearen arabera, apaizgoa hartzen duten Lebiren ondorengoek herriarengandik jaso behar dituzte hamarrenak, hau da, beren senideengandik, hauek ere Abrahamen jatorrikoak direlarik.

6. Melkisedekek, ordea, jatorri berekoa izan gabe, Abrahamengandik jaso zituen hamarrenak eta, gainera, Jainkoaren agintzariak hartuak zituen Abraham bedeinkatu egin zuen.

Hebrearrei 7