Hebrearrei 11:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Abrahamek uste zuen Jainkoa gauza dela hilak pizteko ere; horrela, semea berreskuratzea Jainkoaren ahalmen horren ezaugarri gertatu zitzaion.

20. Fedeari esker, Isaakek etorkizunerako bedeinkazioa eman zien Jakobi eta Esauri.

21. Fedeari esker, Jakobek Joseren semeetako bakoitza bedeinkatu zuen hiltzerakoan, eta Jainkoa gurtu zuen, bere makila-buruan ezarrita.

22. Fedeari esker aipatu zuen Josek ere, hilzorian, israeldarrak Egiptotik irtengo zirela, eta bere hezurrekin zer egin behar zuten esan zien.

Hebrearrei 11