Hasiera 6:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Hona hemen Noeren historia.Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.

10. Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.

11. Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,

12. den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,

13. esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.

14. «Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik.

Hasiera 6